XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehienetan ez dakite hizkuntza zapaldua, eta ez dute ikasteko ahaleginik eginen.

Izan ere logikoa da ez ikastea.

Beren mezuaren muinean hizkuntza minorizatu horri buruzko ideia bat dago, eta hau da, hizkunka hori zaharkitua, ahalgea eta bizimodu modernorako disfuntzionala dela.

Bi hizkuntzetatik bakarra jakiteak ez die hutsunerik sortzen, beraz.

Ezjakituriak ez du beren kultura ahulduko, diren heineko arrazional eta modernoak direlarik, eta ez die, gainera, beste hizkuntza eta beste kultura hori epaitzeko orduan apaltasuna lako eragozpenik ezarriko.

Aitzitik, eta ohartu zer logikoa den dena, ezjakituriak beren eritzien gogortasuna indartuko du.

INTERESGARRIA

Ez diegu gure aittitte amamei interesgarria izenlagun hori egundo entzun.

Guk bai, sarritan erabiltzen dugu, gehienetan esanahirik gabe.

INTERNAZIONALISMOA

Praktikan behintzat, kontsumismoa komunismoa baino askozaz internazionalistagoa da.

INTSEKTU

Hitza latinetik dator, Plinius naturalista latinoak insecta animalia lokuzioa grekerazko 'entoma zoa' itzulkeko erabili zuen.

Animalia zatitua esan nahi zuen, intsektoek zatiz osatuak diruditelako.

INTXISUA

Fetitxe, portugesezko feitiço hitzetik heldu da.

Erromantzetatik euskarara hik hori intxisu bihurtu zen.